Ongizatearen, zoriontasunaren eta emozioen aldeko pasioa

Arreta osoa: uneaz eta lekuaz gozatzen
Denbora joan ahala, esperientzia eta jakintza ugari pilatzen ditugu, eta horrek aukera ematen digu beste etapa bati gogoz beterik ekiteko, umorez, atseginez eta ongizatez beterik.
Adinarekin, naturala da gure gorputzak ajeren bat izatea eta gure trebetasun kognitiboek (hala nola arreta, memoria eta hizkuntza) jokaldi makurren bat egitea. Egia da, halaber, adin handia dugunean, aproposa dela bidaia bat abiatzea geure baitara. Oraintxe berean abiatuko dugun bidaia bat. Hasi zure ekipajea prestatzen:
- Eman balioa zeure bizipenei: segur asko esperientzia ugari izan dituzu zeure bizitzan, batzuk besteak baino atseginagoak. Denak dira garrantzitsuak, bakarrak eta zentzua ematen diotenak gaur zaren horri.
- Nabarmendu zure esperientzia atseginak.
- Bilatu alderdi baikorra hain atseginak ez zaizkizun esperientziei.

Ariketa 1.14 - Esperientzia atseginak
Idatzi zure bizitzan izan dituzun esperientzia atseginak.
Deskargatu ariketa- Aitortu zeure bertuteak: onarpenak, pazientzia, erantzukizuna, zintzo-tasuna, eskuzabaltasuna, esker ona, konpromisoa, kooperazioa eta leialtasuna, seguru horietako bertuteren bat baduzula.
- Zeure bertuteei behatuta hobeto ezagutuko duzu zeure burua.
- Bertute horiek aitortu eta aipatzea bide ona da zu zeu indartzeko.
- Piztu zure dohainak: dohainak izatea edo ez izatea ez da gauza zalantzagarri bat. Dohainak geure parte dira; alabaina, gerta liteke haiekin ez konturatzea edo ezkutuan izatea. Geure dohain ahaztuak edo ezkutukoak aurkitzen ditugunean, geure buruari begira jartzen gara, eta aukera izaten dugu geure burua berrasmatzeko. Geure bizitzako eremu guztiak ukitzen dituzten dohain ugari dago: musika tresna bat jotzea, abestea, margotzea, marraztea, imitatzea, txistu egitea, dantza egitea, sukaldean aritzea, idaztea, korrika egitea, jostea...
- Aitortu zer dakizun egiten eta zerk bereizten zaituen besteetatik, zertan zaren ona eta zer egiten duzun ondoena.
- Behatu zer egiten duzun grina biziz edo zerk pizten duen zure pasioa.
- Emaiozu baimena zeure buruari gainerakoetatik desberdina den zerbait egiteko.
Ariketa 1.16 - Pasioz betetako gauzak
Identifikatu pasioz zer gauza egiten dituzun, ondo ateratzen zaizkizun edo ez.
Deskargatu ariketa- Aktibatu sentimendu onak, eratu sinesmen baikorrak: sentimendu baikorrak atsegin iturri agorrezina dira, ikuspegia hobetzen dute, erresistentzia handitzen eta loturak indartzen. Sentimenduak ez dira agertzen sentimendu txarrik ez dugulako, baizik eta geure baitan lantzen ditugun sinesmen baikorrek sorrarazten dituzte.
- Une onak gogoratzeak laguntzen du sentimendu on horiek pizten.
- Sinesmen baikorrak eratuta, sentimendu onak sortuko zaizkizu.
Ariketa 1.17 - Zure bizitzako une onak
Idatzi une onak zure bizitzan, ongizatea eragiten dizuten sentimenduak eta sinesmen positiboak.
Deskargatu ariketa- Baloratu zure posibilitateak: gizakiaren joera naturala izaten da arreta gehiago jartzea bere mugei, fisiko zein intelektualei, bere posibilitateei baino. Ohikoa da bizitza osoa ematea ahalegin betean geure mugak gainditzeko, eta kostatzen zaiguna lortzen saiatzeko; horrek gure ahuldadeak nabarmentzen ditu, eta gure gaitasunei garrantzia kentzen die. Mugak gainditzea konpentsatzailea bada ere, ikuspegia posibilitateetan jartzen badugu, jarduera sorta atseginagoen aukera zabalduko zaigu; segurtasuna handitu eta autoestimua igoko zaigu.
- Arreta zure posibilitateetan jartzen baduzu, itxaropentsuagoa den mundu bateko leihoak irekiko zaizkizu.
- Zure jarduerak posibilitateetan oinarritzen badituzu, optimistago jokatuko duzu, eta zoriontsuagoa izango zara.
- Zure posibilitateetan oinarritzen bazara, zure indarguneak handitu egingo dira.

Ariketa 1.18 - Jarduera fisikoak edo ariketak
Idatzi zer jarduera fisiko edo intelektual egiteko gai zaren.
Deskargatu ariketaEz ahaztu zeure baitara egin beharreko bidaia horretan ekipaje garrantzitsuak dela zeure esperientziak baloratzea, bertuteak aitortzea, talentuak aurkitzea, sentimendu onak aktibatzea, sinesmen baikorrak eratzea eta zeure posibilitaeak baloratzea.
Adinak laguntzen digu zereginak hartzeko orduan selektiboagoak izaten, gizarte harremanak egiten, eta orobat denbora gehiago dugu geure buruari eskaintzeko, orainaldiaz gozatuz. Arrazoi logiko bat dela medio, orainaldian bizi gara, orainaldiarekin harremanetan gara, orainaldian jarduten dugu, geure gorputzak orainaldian mugitzen dira, eta, nahiz eta objektiboki espazio fisiko bat bete orainaldian, ohikoa da geure pentsamenduak eta emozioak iraganean edo etorkizunean iltzatuak egotea.
Orainaldian egotea, ez da fisikoki toki batean egotea, baizik:
- Geure gorputzari eta gogoari uztea toki berean egoten.
- Arreta, pentsamendua eta sentimenduak egiten ari garen horretan jartzea.
Hautua zurea da
| Orainaldian eta orain bizitzeak esan nahi du iraganetik eta etorkizunetik askatzea eta bete- betean orainaldian egotea. | Irudia ![]() |
Orainaldia opari bat da:
| Irudia ![]() |
Orainaldia eta orain bizitzea entrenamendu kontua da lor daiteke erabakitasunarekin, konpromisoarekin eta kontzientziarekin. Horretarako:
- Pentsamenduen amarauna urratu behar duzu. Geure pentsamenduei behatzen diegunean, konturatzen gara zenbat eta arreta handiagoa eman eta zenbat eta gehiago kontrolatzen saiatu orduan eta gehiago handitzen direla. Eta geure buruari ematen hasten gara, gero eta sakonago, eta nolabaiteko amaraun bat eratzen dugu non askotan harrapatuta gelditzen baikara. Gure pentsamenduekin hain gaude identifikaturik, badirudi ezinezkoa zaigula pentsatzea ez garela gure pentsamenduak eta ez dugu uste haiengandik bereiz gaitezkeela. Haiei behatzea da kontua, haiek borrokatu eta erreprimitzen saiatu gabe.
- Eman denbora garrantzitsua eta premiazkoa den horretan:
- Zauden une hori da daukazun bakarra, ez alferrik galdu. Jarri arreta osoa horretan, zentzumen guztiekin.
- Ez utzi denborari eskuetatik alde egiten, hura ez balioesteagatik edo aprobetxatzeagatik.
- Jarri arreta guztia egiten ari zaren horretan eta gertatzen ari den unean. Era automatikoan jarduteari uzteko modu bat da.
- Jaten ari bazara, JAN.
- Mintzatzen ari bazaizkizu, ENTZUN.
- Oinez bazoaz, IBILI.
- Irakurtzen ari bazara, IRAKURRI.
- Begiratzen duzunean, IKUSI.
- Dutxatzen ari bazara, DUTXATU.
Ariketa 1.20 - Saiatu zure buruaren lekuko izaten
Izan zaitez zure buruaren jakitun eguneroko une guztietan, nola mugitzen zaren, nola jokatzen duzun...
Deskargatu ariketa
- Ohar zaitez zeure arnasteko moduaz:
- Gorputza eta adimena bizirik irauteko funtsezkoak badira ere, geure arnasarekin dugun kontaktua hain da estua ezen konturatu ere ez baikara egiten harekin, bere kasa jokatzen uzten diogu. Aire mugimendu automatiko bat bezala ikusten duzu, bere erritmoan doana. Oso ohikoa da konturatu ere ez egitea, oharkabean egiten baitugu.
- Arnasaren kontzientzia hartzea gakoa da orainaldian egoteko, eta onura asko dakarzkio osasun fisikoari, mentalari eta emozionalari.
Ariketa 1.21 - Praktikatu zure arnasketaz kontziente izateko
Deskargatu ariketa- Urrundu zaitez badaezpadakoetatik: gure bizitzan ondasun material asko gordetzen dugu, eta uneren batean oso erabilgarriak izan baziren ere, denborarekin gero eta gutxiago erabiltzen ditugu, nahiz eta emozio asko gordetzen dituzten.
Horiek gordetzeko motiboak zera dira:
- Iraganari lotzen gaituztela. Objektuak emozio baikorrez eta ezkorrez kargaturik daude, iraganeko esperientzia batzuetara, eta ez dugu nahi desagertzerik badaezpada ere.
- Etorkizunean “justu huraxe” beharko dugula. Ez dugu damutu nahi badaezpada gordetzen genuen zerbait bota dugulako.
Gutako askok beteak izaten ditugu armairuak, apalak, ganberak, poltsak eta abarrak, ordenatuta edo desordenatuta, iraganeko gauzekin, “badaezpada” etorkizunean beharko ditugulakoan, eta azkenerako ez dugu txokorik uzten
gure etxeetan benetan egunerokoan erabiltzen ditugun gauzetarako.
Balio emozionala ematen diegu ondasunei, hala nola ezkontzaren batean erabilitako soinekoari, gure lehen soldatarekin erositako oinetako erabiliei, bidaietan erabiltzen genuen maletari, bizi izan garen etxeetako giltzei, bankuko
txartel iraungiei, gure lurrin gogokoenen poto hutsei, eta gustatu zitzaigulako aspaldi erosi baina erabili ez dugun gauza bati.
Ariketa 1.22 - Erronka gainditu du
Egin lekua gehiago balio ez dizuten gauzei lekua kenduz, eta ireki lekua gauza berrietarako. Erronka handia izango da.
Deskargatu ariketaAriketa 1.23 - Erabateko arreta lantzea
Arreta osoa lantzen du, hemen eta orain dastatuz ariketa praktiko batzuen bidez.
Deskargatu ariketa

