Skip to main content
01

Ongizatearen, zoriontasunaren eta emozioen aldeko pasioa

Ongizatearen, zoriontasunaren eta emozioen aldeko pasioa :: Pentsaera positiboa

Pentsaera positiboa

Pentsaera baikorra zera da, norbere buruarengan sinestea eta optimista izatea; sinestea edozer lor daitekeela konfiantza hartuta, saiatuta eta ahaleginduta. Horri esker, gure itxaropen propioak era ditzakegu, eta helburuetara hurbiltzen lagunduko diguten jarrerak eduki. Pentsamendu ezkorrek, aldiz, eragin ezkorra izan dezakete gure egunerokoan, baita gure emozioetan eta portaeran ere. Zorionez, ordea, ikas dezakegu gure pentsamendu ezkorrak aldarazten honelako ariketen bitartez:

  • Hizkera aldatzea: hitzak erabiltzeko moduak forma ematen dio munduaz dugun ezagutzari. Pentsamendu baikorrak izateko, honela has zaitezke:
    • Baldintzazko perpausak gutxitu; esaterako: hau egingo banu, hori ongi joango balitz, hura behar bezala balego, baldin eta... Eta horien ordez, indikatibozkoak erabili: hauxe egin behar dut, joango naiz, ongi nago...
    • Ez hitz egin EZEZKA zeure buruari: ezin dut, ez naiz gauza, ez dut lortuko...
    • Zeure buruarekin onbera izan; ez zaitez zigortu okerbidez egindako gauzengatik; saritu itzazu ongi eginak.

Ariketa 1.4 - Egin dituzun gauza onak

Idatzi gaur egin dituzun edo gertatu zaizkizun hiru gauza on.

Deskargatu ariketa
  • Orainaldian jarri ikusmira: iraganean edo etorkizunean bizi bagara, asko ahuldu gaitezke, ezin mugituta gelditzeraino. Orainaldian bizitzen ikasten badugu, benetako posibilitateen mundu batean egongo gara. Horretarako, has zaitez egiten dituzun gauzen kontzientzia hartzen:
    • Egon aktibo horietan.
    • Behatu zure inguruari.
    • Behatu zeure buruari zerbaitetan ari zarelarik.

Ariketa 1.5 - Actividades que tiene logrado

Idatzi gaur egin dituzun hiru jarduera

Deskargatu ariketa
  • Landu erresilientzia: zailtasunak gainditzeko gaitasuna da erresilientzia. Denok dugu gaitasuna, non batzuek beste batzuek baino garatuago daukaten. Ezin ditugu bizitzako kolpe guztiak saihestu, baina bai aldatu gure erreakzioa, eta geure burua indartu datozen zorigaitzei aurre egiteko. Zeure erresilientzia handitzeko, honela has zaitezke:
    • Ikasi zoritxarrari alde ona bilatzen, gertatu denagatik zeure burua zigortu beharrean.
    • Honelako galdera egin: Zergatik niri?
    • Utziozu honelakoak esateari: beti niri gertatzen zaizkit horrelako gauzak.

Ariketa 1.6 - Ikasi dituzun ikasgai positiboak

Idatzi gaur gertatu zaizkizun eta itxuraz zoritxarrekoak diren egoerekin ikasi dituzun hiru ikasgai positibo

Deskargatu ariketa
  • Saihestu harreman toxikoak: jarrerak kutsatu egiten dira; hala, pentsaera baikorra entrenatu eta menderatu nahi baduzu, hemendik hasi:
    • Detektatu eta urrundu negatibotasuna jariatzen duten pertsonengandik.
    • Ingura zaitez jende baikor eta alaiarekin, istorio interesgarriak kontatzen dituztenekin.

Ariketa 1.7 - Ondo sentiarazten zaituzten pertsonak

Idatzi ondo sentiarazten zaituzten hiru pertsonaren izena

Deskargatu ariketa
  • Egin ariketa fisikoa: Jarduera atseginez eta aisiaz gozatzeak onura asko dakartza, hala nola endorfinen liberazioa (analgesiko naturalaren efektua egiten duen hormona, zoriontasuna sentiarazten duena). Alaiago, aktiboago, eta baikorrago sentituko zara. Hasteko:
    • Detektatu zure posibilitate fisikoak eta zure ingurunearenak.
    • Egiaztatu plazerra eragiten dizuten jarduerak, hala nola ibiltzea, lasterka egitea, dantzatzea, igeri egitea...
    • Sortu zure neurriko ariketak egunerokoan.
    • Beharrezkoa bazaizu, kontsultatu espezialista bat.

Ariketa 1.8 - Jarduera fisikoa

Idatzi zure ustez egunero egin ditzakezun jarduera fisikoa edo ariketak, ordutegiak barne. Kontuan izan emandako gomendioak.

Deskargatu ariketa

Xehetasun gehiago aurkituko duzu jarduera hauei buruz gida honetako 3. kapituluan bizitza aktibo bat eta atseden on bat.