Skip to main content
02

Elikadura osasungarri eta jasangarri baten aldeko pasioa

Elikadura osasungarri eta jasangarri baten aldeko pasioa :: Errezetak: bazkari-afarietarako proposamenak

Errezetak: bazkari-afarietarako proposamenak

Atal honetan bazkari-afarietarako menu proposamen batzuk aurkituko dituzu, urtaroaren arabera antolatuta. Errezeta horiek EROSKIren webgunean daude, baita EROSKIren Ekilibriarenean ere. Horietako bakoitzean hau adierazten da: zenbat lagunentzako kopuruak diren, zailtasuna, prestatzeko behar den denbora, EROSKI markako produktuen eta beste marka batzuetakoen gutxi gorabeherako prezioa, otordu bakoitzaren nutrizio arloko semaforoa (bazkaria eta afaria) eta eta iruzkin dietetiko bat. Prezioak kalkulatzeko, EROSKIk 2019ko maiatzean argitaratu dituenak hartu ditugu. Nutrizio arloko edukia DIAL 2.12 softwarearekin kalkulatua dago, eta, jan beharreko kopurua kalkulatzeko, berriz, Europako Batasunak ezartzen dituenak hartu dira erreferentzia gisa (UE 1169/2011 Araudia). Nutrizio arloko semaforoa interpretatzeko, gomendatzen dizugu 2.3 Elikagaien etiketak atala berrikustea.

UDAKO errezetak

Bazkaria:

Caprese entsalada ahuakatearekin

Ensalada Caprese con aguacate

Osagaiak

Entsaladako 2 tomate heldu
2 ahuakatea
200 g mozzarella gazta pilota eran, freskoa
10 g albahaka hosto fresko
baratxuri ale bat
30 ml oliba olio birjina estra (3 koilarakada)
10 ml sagardo ozpin
gatz pittin bat
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 5-10 minutu

Lantzea

Zuritu tomateak eta ahuakatea, kendu hezurra, moztua biak xerratan eta nahasi entsaladatarako erabiltzen dugun ontzi batean. Moztu mozzarella xerratan edo pilotatxotan, eta nahasi tomatearekin eta ahuakateekin. Irabiagailuaren ontzian, jarri albahaka hosto garbituak, baratxuri ale zuritua, oliba olioa, ozpin tanta batzuk eta gatz pittin bat. Xehetu saltsa homogeneoa lortu arte, baina ikus daitezela albahakaren hosto zatitxo batzuk. Bota entsaladari salda horretatik.

Oilaskoa brotxetan, udako berdurekin eta fruituekin

Pollo en brocheta de verduras y frutas de verano

Osagaiak

Oilasko izterrondoak, 500 g edo 4 unitate
200 g tipula
100 g piper berde
2 azenario ertain
2 baratxuri ale
200 g mertxika
200 g paraguaio
30 ml oliba olio birjina estra (3 koilarakada)
gatz pittin bat
2 g piperbeltz zuri
20 ml Lager garagardo
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 60 minutu baino gehiago

Lantzea

Kutsatu oilaskoa olioarekin, gatzarekin eta piperbeltzarekin. Ipini labeko erretiluan, tipula, piper, baratxuri eta azenario puska lodietan, eta jarri gainean oilaskoa. Sartu labean 60 minutuz, 280 gradura. Erdi errea dagoenean, bota garagardoa, eta segi daitezela egiten izterrondoak eta berdurak. Erretzez bukatzeko 5 minutu falta direnean, igo 225 gradura, gorri puntua emateko. Une horretan, zatitu melokotoiak eta paraguaioak eta gorritu zartagi batean olioarekin eta gatz pittin batekin. Aurkeztu brotxeta eran: sartu izterrondoak barazki eta fruta erreekin lagunduta, erretiluko zukutan.

Bihi osoko ogia: 40 g

Sasoiko fruta freskoa: 100 g aran.

Afaria:

Kuiatxo tortilla

Tortilla de calabacín

Osagaiak

kuiatxo 1
tipula 1
6 arrautza
50 ml oliba olio birjina estra (5 koilarakada)
gatz pittin bat.
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 10-15 minutu

Lantzea

Kuiatxoak azal mehe badu, ez da beharrezkoa zuritzea. Garbitu kuiatxoa xerra finetan moztu aurretik. Zuritu tipula eta moztu brounoisse eran (laukitxo txikiak). Zartagi batean, berotu oliba olioa eta olio horretan egin brounoisse eran mozturiko tipula. Tipula egina dagoenean, gehitu kuiatxo xerrak, eta utzi dena egiten 4 minutuz. Emaiozu behar duen gatza, eta kendu olioa berdurei iragazki batekin. Irabiatu arrautzak eta nahasi tipula eta kuiatxo eginak, eta, zartagi batean aurretik erabili dugun olio horretatik pittin bat botata, egin tortilla su eztian buelta eta buelta

Bihi osoko ogia: 40 g.

Sasoiko fruta freskoa: 150 g meloi.

Eguneko menuaren ohar dietetikoa

(bazkaria+afaria): Nutrizio Arloko Semaforoen kolore nagusia horia da, plater osoak baitira. Baina Nutri-Scoreren bitartez ikus dezakegunez, menu osasungarria da. Interesgarria da, berdurek bitamina, mineral eta zuntz asko ematen baitute, oilaskoak eta arrautzak proteinetan duten balio biologiko handiaz gain. Gainera, bortxetako oilaskoaren errezeta modu erakargarri bat da berdurak eta frutak jateko.

UDAZKENEKO errezetak

Bazkaria:

Endibiak erremolatxarekin eta ahuntz gaztarekin

Endibias con remolacha y queso de cabra

Osagaiak

8 endibia
50 g erremolatxa
ahuntz gazta samurra, 100 g
40 ml oliba olio birjina estra (4 koilarakada)
tipulina
gatz pittin bat
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 15-20 minutu

Lantzea

Egosi endibiak ur askorekin eta gatzarekin 15 minutuz, eta egosi ondotik, kendu ura, eta ipini aurkeztuko dugun plateran. Ipini gainetik erremolatxa zatitua, ahuntz gazta laukitxoak, bota gatza eta tipulin zatitua, eta azkenik oliba olio birjina estra, koilarakada batzuk. Zerbitzatu momentuan.

Untxi gisatua kukus guarnizioarekin

Conejo guisado con guarnición de cuscús

Osagaiak

500 g untxi
150 g tipula gorri
100 g azenario
150 g txanpiñoi
2 baratxuri ale
75 ml ardo zuri
ereinotz hosto bat
70 g kuskus
40 ml oliba olio birjina estra (4 koilarakada)
gatza
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 75 minutu baino gehiago

Lantzea

Zatitu tipula juliana eran eta azenarioak xerratan. Zuritu baratxuriak eta utzi osorik. Zatitu untxia gorputz adarrak moztuta, eta saiheskiak bitan, eta atera erraiak. Gazitu arinki zatiak eta irineztatu. frijitu kazola batean gorritu arte. Gehitu berdurak, gatza, ardoa, salda eta ereinotza. Nahasi dena eta utzi irakiten. Egin dadila su eztian ordu bat. Azken unean bota perrexil xehetu pixka bat. Kuskusaren guarnizioa egiteko, gorritu lehenik eltze batean olio gutxirekin, mugitu alde guztietatik txigortu dadin eta erre ez dadin. Pixka bat gorritzean, egosi irakinaldiko saldarekin, itzali sua eta eduki tapa itxita hamar minutuz. Ondoren, mugitu zereala zurezko sardexka batekin (edo eskuarekin) aleak bereizteko, eta ondu oliba olioarekin.

Bihi osoko ogia: 40 g.

Sasoiko fruta freskoa: 100 g mango.

Afaria:

Barbarinak eta berdura erreak papillote eran

Salmonetes y verduras asadas al papillote

Osagaiak

500 g barbarin
100 g leka
100 g perretxiko
100 g azenario
100 g gari zainzuri
40 ml oliba olio birjina estra (4 koilarakada)
piperra, (5 baia)
gatz pittin bat
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 30-40 minutu

Lantzea

Garbitu barbarinak. Garbitu eta moztu zerrendetan berdura guztiak, eta sartu kazola batean urarekin, estali arte, eta irakin. Irakinaldi bat emanda, atera sutik eta kendu ura. Prestatu labeko 4 paper, eta jarri berdurak haien gainean, eta pakete bakoitzean barbarin bat edo bi (nolako tamaina duten). Ipini koilarakada bat oliba olio birjina estra barbarinen gainean, piperraren eta gatza. Bildu labeko papera pakete bat egin arte baina izan dezala lekua barrenean, hazi egingo baita. Mikrouhinean egiten baduzu, ziurtatu papera egokia dela horrako. Aparatu horretan, 5 minutuz eduki behar da platera indar betean. Utzi hozten minutuz, eta zerbitzatu plater batean paketean berean, paperaren goiko zatia labana batekin kenduta.

Bihi osoko ogia: 40 g

Sasoiko fruta freskoa: Udare 1.

Eguneko menuaren ohar dietetikoa

(bazkaria+afaria): Bazkariari dagokionez, aipatu behar da lehen platerako ahuntz gaztak gantz eta gatz kopuru handia duela. Hortaz, neurrian jan behar da; batez ere, gizentasunik edo hipertentsiorik badugu. Bazkariaren bigarren platerak osagai nagusi gisa untxi haragia du; haragi samurra da, eta espezieekin eta belar usaintsuekin presta daiteke; hala, ez dugu hainbeste gatz erabili beharrik izango. Azkenik, afariko plateraren sukaldaritza teknikak, papillotearenak, osagaien zaporea indartzen du, eta ez da hainbeste olio erabili beharrik.

NEGUKO errezetak

Bazkaria:

Azalore zopa

Sopa de coliflor

Osagaiak

800 g azalore
tipula 1
porru 1
4 baratxuri ale
40 ml oliba olio birjina estra (4 koilarakada)
piperrautsa
100 g patata
ogitxoak 40 g
gatz pittin bat
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 5 minutu baino gutxiago

Lantzea

Egosi azalorea, eta gorde egosaldiko ura batetik eta azalore egosia bestetik. Kazola batean, erregosi tipula, bi baratxuri ale eta porruaren alde zuria, eta berdura gorritu aurretik, gehitu azalore erdia, patata zurituak eta zatituak eta estali azalore egosteko erabili dugun salda. Utzi irakiten 30 minutuz, eta birrindu krema arin bat lortu arte. Gehitu azalore zatiak, eman gatza eta zerbitzatu bero-beroa, ogitxoen zati txiki txigortu batzuekin, eta beste bi baratxuri ale frijituekin, eta bota piperrautsa.

Babarrun zuriak orburuekin

Alubias blancas con alcachofas

Osagaiak

2250 g babarrun zuri
200 g de alcachofas frescas
200 g orburu fresko
100 g tipula
baratxuri ale 1
perrexila
ereinotz hosto bat
10 ml oliba olio birjina estra (koilarakada 1)
gatz pittin bat
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 125 minutu baino gehiago

Lantzea

Ipini babarrunak bezperatik beratzen ur hotzetan, gatzik gabe. Biharamunean, ipini kazola batean ur horrekin berarekin. Gehitu tipula xehetua, ereinotzarekin eta olio txorrotada batekin. Bota ura estali arteraino, eta egosi taparik gabe bero eztian. Zartagi batean frijitu baratxuri xehetua, gehitu orburuak lau zatitan, erregosi eta azkenik gehitu perrexila. Babarrunak eginxeak daudenean, gehitu orburuen erregosia eta utzi guztiak irakinaldi bat har dezan. Gaineratu azafrai hautsa eta segi dezala egosten babarrunak goxoak eta samurrak egon arte. Bota gatz pittin bat eta utzi hozten.

Bihi osoko ogia: 40 g.

Sasoiko fruta freskoa: Laranja 1.

Afaria:

Solomo adobatua eskarolaren entsaladarekin eta perretxikoekin

Lomo adobado con ensalada de escarola y setas

Osagaiak

500g solomo adobatu
shiitake motako perretxikoak 150 g
tipula gorri 1
2 baratxuri ale
40 ml oliba olio birjina estra (4 koilarakada)
50 g eskarola
20 ml sagar ozpin
gatz pittin bat
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 15-20 minutu

Lantzea

Erregosi zartagi bero batean oliba olioarekin gatza, tipula zuritua eta zerrendatan zatitua, baratxuria xerratua, eta perretxiko garbituak eta zerrendatan zatituak. Egin solomo adobatuaren xerrak buelta eta buelta zartagi batean oliba olio pixka batekin. Jarri binaka solomo xerrak eta haien artean perretxikoen eta tipulen erregosia. Zerbitzatu eskarola hosto garbi batzuekin, eta ondu oliba olioarekin, sagar ozpinarekin eta gatzarekin.

Bihi osoko ogia: 40 g.

Sasoiko fruta freskoa: pomelo (100 g) eta mandarina (2 unitate) zukua.

Eguneko menuaren ohar dietetikoa

(bazkaria+afaria): Errezeta horiek osasungarriak dira. Babarrunek haizerik ez eragiteko, pure egiteko batetik pasa daitezke, axalak kentzeko eta hobeto digeritzeko. Bestalde, afariko haragiak, txerri solomoak, ez du gantz askorik, eta mantenugai interesgarriak ematen ditu, hala nola proteinak, bitaminak eta mineralak. Errezeta hori prestatzeko, ez da olio asko behar, ezta gatz asko ere, solomoaren gantzak berak ematen dio goxotasuna platerari, eta tipulak eta baratxuriak zaporea indartzen dute.

ABERRIKO errezetak

Bazkaria:

Leka biribilak porru zerrenda erregosiekin

Judías verdes redondas con tiras de puerro salteados

Osagaiak

400 g leka biribil
200 g azenario
tipula 1
4 baratxuri ale
2 porru
piperrautsa
20 ml oliba olio birjina estra (2 koilarakada)
gatz pittin bat
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 60 minutu baino gehiago

Lantzea

Zatitu lekak hiru edo lau puskatan. Ipini olio pixka bat kazola batean, erregosi tipula eta bi baratxuri ale, denak ere brunoise eran xehetuta (lauki txikietan, alegia). Gehitu azenarioa laukitxotan moztuta tipularen erregosiari. Eman gatza eta eduki dena 10 minutuz erregosten. Berriz erregosi lekak gehituta. Utzi guztia ordubetez egiten, edo lekak eginak egon arte, eta eman behar bezainbat gatz. Bestalde, moztu porruak zerrenda finetan, eta frijitu zartagi batean olio pixka batekin, arin gorritu arte. Gorritu baratxuri aleak zartagi batean eta gorritu direnean atera sutik eta gehitu koilarakadatxo bat piperrauts, eta berehala irauli leken erregosira. Zerbitzatu porru zerrendekin batera.

Legatza labean egina

Merluza al horno

Osagaiak

600 g legatz fresok
300 g patata
tipula 1
2 baratxuri ale
100 ml ardo zuri
40 ml oliba olio birjina estra (4 koilarakada)
gatz pittin bat
perrexil hosto batzuk
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 30-40 minutu

Lantzea

Kendu ezkatak eta hegalak legatzari. Garbitu barrutik eta kendu burua. Zatitu solomotan, hezurrak kenduta, gatzatu arin-arin eta gorde. Kutsatu labeko erretilu bat olioarekin eta ipini patata zurituak eta xerratuak, gainazala estali arte. Gehitu tipula zerrenda finetan moztuta. Bota gatza eta gehitu olio txorrotadatxo bat gainetik. Berotu labea 200 gradura, sartu erretilua patatekin eta utzi erre daitezen 20 minutuz. Erretakoan, atera erretilua, estali zilarrezko paperarekin eta erabat egin dadila bere horretan. Prestatu nahaste bat, baratxuri aleak brunoise eran moztuta, eta ardo zuriarekin eta oliba olioarekin, eta zabaldu legatzari. Gatzatu arinki, ipini labeko erretilu batean eta sartu labean 12 minutuz 200 gradura.

Bihi osoko ogia: 40 g

Sasoiko fruta freskoa: 150 g sandía.

Afaria:

Errukula entsalada nektarinekin

Ensalada de rúcula con nectarinas

Osagaiak

150 g errukula
20 g pinazi
200 g nektarina
150 g cherry tomate
30 ml oliba olio birjina estra (3 koilarakada)
10 ml ozpin
5 g ezti
Piperra
gatz pittin bat
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 5-10 minutu

Lantzea

Garbitu eta xukatu errukula hostoak. Moztu zati bertsuetan nektarina. Prestatu olio-ozpin saltsa bat eztiarekin: nahasi, gogor irabiatuz, oliba olioa, ozpina eta eztia. Prestatu entsalda plateretan, errukularekin, cherry tomateekin, pinaziekin eta nektarinekin. Azkenik, isuri olio-ozpin saltsa, piperbeltza eta gatza.

Arrautza ur irakinetan eginda tomate saltsarekin eta piperrekin

Huevo escalfado con salsa de tomate y pimientos

Osagaiak

4 arrautza
250 g piper morro
250 g piper berde
50 g tipula
300 g tomate frijitu
gatz pittin bat
40 ml oliba olio birjina estra (4 koilarakada)
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 15-20 minutu

Lantzea

Zatitu lauki txikietan piper berdeak, gorriak eta tipula. Erregosi dena eta biguntzen direnean, gehitu tomate saltsa eta eman gatza. Saltsa hori zabaldu 4 kazolatxotan. Ipini kazola bat ur irakin, eta gatz pixka bat. Sartu banan-banan arrautzak uretan eta atera zuringoa mamitzen zaienean. Jarri kazolatxo bakoitzean arrautza bat, eta zerbitzatu guztia berotan.

Bihi osoko ogia: 40 g.

Sasoiko fruta freskoa: 100 g gerezi.

Eguneko menuaren ohar dietetikoa

(bazkaria+afaria): Lekek ura, mineralak eta bitaminak ematen dituzte, eta legatzarekin batera balio biologiko handiko proteina ugari; otordu oso bezain osasungarri bat osatzen dute. Afarian, entsaladak zapore bat baino gehiago konbinatzen ditu, hala nola errukularen mikatza nektarinaren gozoarekin, eta horrek oso plater erakargarria bihurtzen du. Eta afariko bigarren platerak arrautzak jateko modua ematen digu olio askorik erabili gabe, ur irakinetan eginda. Piperrak urte osoan eros badaitezke ere, sasoirik onena uda da (maiatzetik urrira); hortaz, udaberrian esparragoak hauta ditzakegu haien ordez. Nutrizio Arloko Semaforoak, bai bazkaritan eta bai afaritan, gantz kopuru handia erakusten du, baina gantz osasungarriak dira, oliba olioarenak, fruitu lehorrenak eta arrautzarenak baitira.