Elikadura osasungarri eta jasangarri baten aldeko pasioa

Elikagaien etiketak
Elikagai ontziratuen etiketak giltzarrizkoak dira zer erosi eta kontsumitzen dugun erabakitzeko orduan. Haietan askotariko informazioa aurkituko dugu, hala nola aipuak, jarraibideak, markak, marrazkiak eta produktuarekin ikustekoa duten ezaugarriak. Badago Espainian eta Europan araudi bat, elikagai ontziratuen etiketak nolakoa izan behar duen eta nolako informazioa eduki behar duen arautzen duena. Araudi horren helburua da kontsumitzaileen osasuna babestea eta informaziorako eskubidea bermatzea.
Elikagaien etiketetan nahitaez agertu behar direnak (UE 1169/2011 Araudia)
- Elikagaien izena.
- Osagaiak. “Osagaiak” hitza eduki behar dute aurretik. Pisuaren ordenan zerrendatu behar dira osagai guztiak. Osagai bakarra badute, ez da beharrezkoa.
- Elikadurarekin zerikusia duten alergiak eta intolerantziak eragin ditzaketen osagaiak.
- Zenbait osagairen kopurua.
- Kantitate garbia. Elikagai solido bat likidotan datorrenean, likidorik gabe zenbat pisatzen duen ere agertu behar da.
- Iraupen minimoaren data edo iraungitze-data. Iraungitze datek erakusten dute noiz arte gorde ditzaketen elikagaiek beren propietateak nutrizio, itxura eta zapore aldetik, betiere behar bezala kontserbatzen badira. Produktuek honelako esapide bat ekar dezakete: “Consumir preferentemente antes del fin de...” (hobe da data hau pasatu baino lehen jatea...); horrek esan nahi du data horretatik aurrera jateko ere ez dagoela arriskurik osasunerako, baina nutrizio eta zapore aldetik ezaugarriak gal ditzaketela.
- Produktuak kontserbatua izateko eta erabiltzeko zer-nolako baldintzak behar dituen.
- Nola erabili, baldin eta informazio hori ez agertzeak zaildu egiten badu elikagaia erabiltzea.
- Alkohol gradua %1,2tik gora duten edarietan.
- Informazio nutrizionala, elikagaien 100 gramoko.
- Enpresaren izena edo egoitza soziala eta helbidea.
- Jatorrizko herrialdea edo lekua.
Nahitaezko informazio guztiak leku nabarmena izan behar du produktuan, erraz ikusteko modukoa eta argi eta garbi irakurri behar da.
Nutrizio-alderdiei buruzko informazioa
Elikagai baten informazio nutrizionala agertzeko orduan, zenbat kaloria dituen aipatu behar da, eta zenbat duen mantenugai jakin batzuetatik (gantzak, gantz saturatuak, karbohidratoak, azukreak, proteinak eta gatza). Nahitaez agertu behar dira datu hauek: energia balioa, gantzen eta gantz saturatuen kopurua, karbohidratoena, azukreena, proteinena eta gatzarena. Horrez gain, honako informazio hau ere eman daiteke: Gantz monoinsaturatuak, poliinsaturatuak, polialkoholak. Polialkoholak erderaz badaude, euskeraz ez, beraz sartu egin behar dira, almidoia, zuntz dietetikoa, bitaminak eta mineralak (kopuru esanguratsuetan daudenak). Mantenugaien kopuruen datuak 100 gramoko edo 100 mililitroko emanak daude. Borondatez sartu daitezke pertsona heldu baten beharrizanen ingestio erreferentzia.
Kontuan izan beharreko hiru alderdi garrantzitsu:
- Errazioaren tamaina: datu hori funtsezkoa da etiketaren informazioa interpretatuko badugu nutrizio aldetik. Elikagai baten bi errazio jaten badituzu, kaloria kopuru bikoitza hartuko dituzu, eta mantenugai kopurua ere bi aldiz handiagoa izango da.
- Egunean hartzea komeni denaren ehunekoak: informazio horrek lagundu egin diezaguke jakiteko elikagai batek asko edo gutxi ote duen mantenugai jakin batetik. Hori ona edo txarra izan daiteke, mantenugaia zein den; esaterako, ona izan daiteke kaltzio asko badu, baina ez hain ona gantz saturatu ugari badu. Ez da nahitaez sartu beharreko datu bat.
- Mantenugaiak: mantenugai batzuk neurrian jan behar dira, gaixotasunak izateko arriskua handitu dezaketelako (gantzak, batik bat saturatuak, kolesterola, sodioa eta azukreak); beste batzuk, berriz behar beste jan behar ditugu gure osasuna zaintzeko (proteinak, kaltzioa, zuntz dietetikoa, bitaminak...).
Etiketak nutrizio aldetik dakarren informazioa ulertzea eta zein produktu den gure osasunerako hobea jakitea ez da beti erraza izaten. Horregatik, zenbait sistema sortu dira koloreen eta/edo hizkien bidez modu errazean ematen digutenak janariek zer-nolako kalitatea duten nutrizio aldetik; hori da, esaterako, Nutrizio Arloko Semaforoaren eta Nutri-Scoreren kasua.

Nutrizio Arloko Semaforoak
Nutrizio Arloko Semaforoak koloreen bidez adierazten du bizkor eta erraz ikusteko moduan nutrizio aldetik duen informaziorik esanguratsuena. Sistema horrek informazioa ematen du energiari eta kopuru handitan jan behar ez diren mantenugaiei buruz, hala nola azukreak, gantzak, batik bat gantz saturatuak eta gatza.
Semaforoaren informazioa ontziaren aurrealdean aurki dezakegu, eta honako honi buruzko datuak ematen ditu:
- Kalorien eta arestian aipaturiko mantenugaien kopuruak produktuaren errazio bakoitzeko.
- Heldu batek mantenugai bakoitza egunean hartzea komeni duen kopurutik ehuneko zenbat duen.
- Produktu horrek mantenugai bakoitzetik zenbat ematen duen, egunean hartzea komeni den kopuruaren aldean, kolore kode baten bitartez. Kopuru apala kolore berdearekin adierazten da (kopuru gomendatuaren %7,5 baino gutxiago); kolore horiarekin erdibideko kopurua (%7,5-%20); eta laranja kolorearekin kopuru neurritsua (%20tik gora). 200 gramotik gorako errazioak dituzten plater prestatuek kolore muga desberdinak dituzte. Esaterako, elikagai batek kolore horiko mantenugaiak baditu gomendatutako ingestioaren gehienezko %20 ko baliora arte, plater nagusi gisa eratutako plater prestatuek horiz edukiko dituzte mantenugaiak gomendatutako ingestioaren %35eko baliora arte.
Pentsatuko duzunez, ez dago produktuek nutrizio aldetik nolako kalitatea duten erakusten duen sistema perfekturik. Hona hemen Nutrizio Arloko Semaforoaren muga batzuk:
- Azukreen guztizkoa. Semaforoan azukreen gainean datorren informazioan guztizko kopurua ageri da, hau da, bai prozesatzeko orduan gaineratu direnak eta bai elikagaiak berez dituena. Era naturalean dagoen azukrea, dela frutena dela esnekiena, ez da kaltegarria gure osasunerako. Hortaz, produktu batek fruta kopuru handitan badu, azukreak kolore horiz edo laranjaz ager daitezke baina hala ere osasungarria izan.
- Gantzak, guztira. Atal honetan gantz guztiak datoz, bai osasungarriak (mMonoasegabeak eta poliasegabeak) eta bai osasungaitzak (saturatuak eta trans erakoak). Semaforoaren koloreak eta ehunekoak interpretatzeko orduan okerrik ez izateko, komeni da batez ere gantz saturatuei erreparatzea. Dena den, gantz saturatu guztiak ez dira kaltegarriak osasunerako.
- Bost semaforo bakar batean. Nutrizio Arloko Semaforoak bost jarraibide ematen dizkigu, kolore bat bere osagai bakoitzeko: kaloriak, gantzak, gantz saturatuak, azukreak eta gatza. Eta horrek beti ez du laguntzen erabaki bat hartzeko orduan. Esaterako, osasungarritzat al duzu hiru osagai berde eta bi gorri dituen elikagai bat?
Edonola ere, kontuan izanik etiketak nutrizio aldetik dakarren informazioa interpretatzea ez dela erraza, semaforoa erabilgarria gerta dakiguke erabakiak hartzeko honako egoera hauetan:
- Norbaitek osasun arazoren bat badu eta semaforoak dakartzan osagaietako bat kontrolatu behar badu, informazio hori garrantzitsua izan daiteke. Adibidez, norbaiti gatz gutxiko dieta bat agindu badiote, errepara dakioke elikagaien etiketetan datu horri, eta gatza kolore laranjan dutenak saihestu eta kolore horian dutenak neurrian jan.
- Osasun arazorik ez izanda ere, komeni da gatz, gantz saturatu eta azukre askorik ez jatea; hortaz, neurrian jan behar ditugu semaforoan kolore laranja edo horia duten osaIturria: EROSKI S.Coop. gaiak.
- Konturatu behar gara, nahiz eta produktu batek kolore berdeko osagai asko izan, ez direla kantitate handitan jan behar. Izan ere, baliteke osasunerako onak ez diren beste substantzia batzuk izatea eta semaforoak horien gaineko baloraziorik ez izatea. Hortaz, komeni da ongi erreparatzea osagaien zerrendari.
Ez ahaztu neurrian jatea dela koxka. Nutrizio Arloko Semaforoaren azken helburua da osagaiak horiz edo laranjaz dituzten elikagaiak ez kontsumitzea, baizik eta zure osasunerako gehien komeni zaizkizunak aukeratzea. Eta, zalantzarik bazenu, hautatu janari freskoak prozesatuak baino lehen, osasungarriagoak izan ohi dira eta.

Nutri-Score
Nutri-Score nutrizio arloko beste adierazle bat da, semaforoa osatzen duena. Sistema horrek janaria sailkatzen du bost mailatan, letra batekin eta kolore batekin. A, berde iluna; B, berde argia; C, horia; D, laranja argia; eta E laranja iluna. Tamainarik handiena duen zirkuluak adierazten du produktuak nolako balorazioa duen kalitate aldetik.
Letrak eta koloreak algoritmo matematiko batekin egokitzen dira, janari horrek 100 gramotan edo mililitrotan nutrizio aldetik duen osaera kontuan hartuta. Adierazle horrek kopuru handitan hartuta osasunari kaltea egiten dioten osagaien presentzia analizatzen du (azukreak, gantz saturatuak, kaloriak eta gatza) eta orobat onuragarriak direnak (frutak, barazkiak, lekaleak, oskola duten fruitu lehorrak eta proteinak).
Nahiz eta Nutri-Scorek zenbait abantaila dituen semaforoarekin alderatuta, bere mugak ere baditu. Adibidez, dieta mediterraneoan ohikoa den janari bat, oliba olioa, alegia (bihotz-hodietarako osasungarria izatearen ospea duena) nahiko leku txarrean jartzen du adierazle horrek. Hori konpontzeko, egokitzapenak egin behar dira Nutri-Scoreren kalkuluetan; nutrizio osaera dela-eta tratamendu jakin bat eskatzen duten elikagaien kasuan, behintzat. Gaur egun, osasun agintariak, beste herrialde batzuetan ari diren bezala, lanean ari dira kasuok kontuan hartuta.

Nolanahi ere, Nutri-Score, gaur egun aplikatzen den bezala, aproposa izan daiteke gama bereko produktuen marka askotarikoak kalitate aldetik konparatzeko. Kontsumitzaileak hautua egin dezake etiketa duen elikagai batekin: edo A, B edo C letrak eta bere kolorea dituena aukeratu edo sailkapen kaskarragoa duen produktu bat aukeratu eta kopuru txikitan kontsumitu eta/edo maiztasun txikiagoz. Onena da produktu baten nutrizio etiketa konbinatzea NutriScoreren balorazioarekin eta nutrizio arloko semaforoarekin. Izan ere, horrela, produktu batek nutrizio aldetik duen kalitatearen balorazio bat izango dugu, haren osagai nagusiez gain.
Alergenoak etiketetan
Elikadurarekin zerikusia duten alergiak elikagai gutxi batzuek sorrarazten dituzte; besteak beste, behi esneak, arrautzak, sojak, krustazeoek lehorrek. Hori dela eta, elikagaien etiketetan, derrigorrez azaldu behar da elikagai horietakoren bat ote duten.
Produktu ontziratuetan, alergenoen gaineko informazioa osagaien zerrendan agertu behar da, eta beste osagaiak baino gehiago nabarmendu behar da (adibidez letra larriz idatzita).
Etiketak ez badakar osagaien zerrenda bat, “contiene” aipua agertu behar da aitortu beharreko substantziaren aurretik; adibidez, “contiene huevo” (arrautza dauka). Ontziraturik ez diren produktuetan edo saltokian bertan ontziratzen dutenetan, alergenoak produktuen ondoan jartzen diren kartel batzuetan azaldu behar dira.
