Skip to main content
03

Bizimodu aktibo baten eta atseden on baten aldeko pasioa

Bizimodu aktibo baten eta atseden on baten aldeko pasioa :: Ondo lo egitea: gomendioak

Ondo lo egitea: gomendioak

Atsedenaren garrantzia

Jendeak bere bizitzaren heren bat lotan ematen du. Loa aldatu egiten da adinean aurrera joan ahala. Zahartzaroan, gehiago kostatzen da loak hartzea. Esnaldiaren-loaldiaren zikloaren ezaugarriak honelakoak dira helduetan:

  • Disminuyen las horas de sueño nocturnas.
  • Gaueko loaldia murriztu egiten da.
  • Loa maizago eta luzaroago eteten da.
  • Loaren efikazia (lo egondako denbora eta ohean emandako denbora) asko murrizten da.
  • Loaldia arinagoa da eta atsedena txikiagoa.

Ongi lo egitea eta atseden hartzea garrantzitsua da, zeren eta loak eragina du memorian (informazioari eusten laguntzen dio); eguneko nekea eta ezinegona saihesten ditu; haserretzeko joera gutxitzen du; eta berehala erreakziontzeko gaitasuna igotzen da ezustekoren bat gertatzen denean, eta abar.

Irudia
Dormir bien

Zer egin behar zenuke gauez ongi lo egiteko?

  • Egunero ordu berean oheratu eta jaiki.
  • Ohea lotarako bakarrik erabili (ez gosaltzeko, telebista ikusteko, irakurtzeko eta abarretarako).
  • Telebista, sakelakoa eta janaria logelatik urrutiratu. Sakelakoa hurbil izatea beharrezkoa bada, deskonektatu Internet.
  • Ez kontsumitu alkoholik, tabakorik edo substantzia estimulagarririk lokartu aurretik.
  • Hartu ohitura bat lokartu aurretik eta egunero bete.
  • Arin afaldu, eta gutxienez lokartu baino bi ordu lehenago.
  • Zaindu giroa: gelako tenperaturak 18-22 gradutan egon behar du, eta soinu zakarrak saihestu behar dituzu.
  • Bizimodu aktiboa izan behar duzu.
  • Ez loaldi handirik egin egunez. Siestak ez luke izan behar 30 minutu baino luzeagoa.

Ariketa 3.4 - Ondo lo egiteko erlaxazio-teknikak

Ondo lo egiteko erlaxazio-teknika batzuk probatzea proposatzen dizugu.

Deskargatu ariketa