Skip to main content
01

Ongizatearen, zoriontasunaren eta emozioen aldeko pasioa

Ongizatearen, zoriontasunaren eta emozioen aldeko pasioa :: Gizarte harremanak

Gizarte harremanak

Zaharrentzat, ondorio onak ditu sozializazioak; gizartetik bakartzea saihesten dute, eta ongizate fisiko eta emozionalari mesede egiten diote. Partaidetzaren bidez, sare sozialak indartzen dira, garrantzia hartzen dute; horrek balioa, jabetasuna, nortasuna eta atxikimendua ematen ditu. Horregatik lotzen da gizartean parte hartzea bizitza kalitate handiagoarekin.

  • Familia. Adineko jendeak eginkizun garrantzitsua betetzen dute familian.
    • Laguntza ematen dute eguneroko zereginetan, hala ilobak zaintzen nola etxeko lanak egiten.
    • Krisi ekonomikoa den garaian, seme-alabei laguntza ekonomikoa ematen diete edo janariarekin laguntzen diete, edo haietakoren bat etxean hartzen dute.
    • Belaunaldi berrien memorian bizirik gordetzen dituzte familiaren erroak eta denbora, bizitzako esperientzien kontakizunaren bidez.
    • Adibideen eta sentimenduen bitartez transmititzen dituzte balioak. Garrantzitsua eta arina zer den erakusten dute, baita bizitzan egiaz garrantzitsua zer den ere, eta maite ditugunak balioesten dituzte
  • Komunitatea. Helduak komunitatearekin duten konpromiso sozialaren eredu dira, rol sozialak hartuz, jardueretan boluntario arituz eta aisialdiko taldeetan edo talde ludikoetan parte hartuz.
    • Aisialdia adiskideekin partekatzen dute.
    • Konpromiso sozialak hartzen dituzte.

Harremanak izaten jakitea eta trebetasun sozialen jabe izatea oso garrantzitsua da. Trebetasun sozialak jokabide multzo bat dira, zeinek aukera ematen baitigute besteekin era efektiboan harremanak izateko. Jokabideez dihardugu,  eta ez ezaugarri pertsonalez; ikasi egin ditzakegu, indartu eta garatu. Horren erakusgarri dira enpatia eta asertibitatea.

  • Enpatia eta komunikazioa: Entzuten jakiteak laguntzen digu pertsona baten sentimenduak ezagutzen, zer sentitzen duen sumatzen (sinpatia) eta bihozberak izatea (laguntzea). Enpatia izateko aholkuak:
    • Hitzezko mezuak behin eta berriz igortzea, erakusteko entzuten ari garela.
    • Norbere hitzekin laburtzea besteak azaldu duena.
    • Azalpenak eskatzea.
    • Sentimenduekin zerikusia duten galdera zehatzak egitea.
  • Asertibitatea. Horren bidez, gure eskubideak, iritziak, ideiak, beharrak eta sentimenduak azaltzen ditugu era kontzientean, argian eta zintzoan, gainerakoak zauritu gabe edo kalterik eragin gabe.
    • Elkarrizketak abiatu, eduki eta amaitzea.
    • Hitz adeitsuak esatea eta entzutea.
    • Eskariak egitea eta ukatzea.
    • Sentimenduak adieraztea (maitasuna, atsegina, afektua / gorrotoa, atsekabea, nahigabea...).
    • Iritzi pertsonalak adieraztea, desadostasuna barne.
    • Besteren jokabidea aldatzeko eskatzea.
    • Norberaren eskubideak defendatzea.
    • Barkamena eskatzea eta ezjakintasuna onartzea.
    • Gatazka eta haserrea kudeatzea.
  • Asertibitatearekin zerikusia duten sinesmenak:
    • Duintasun eta errespetu propiorako eskubidea dut.
    • Eskubidea dut batzuetan lehena izateko.
    • Errudun ez sentitzeko eskubidea dut.
    • “Ez” esateko eskubidea dut.
    • Jokaera bidegabe bat dagoenean, kritika eta protesta egiteko eskubidea dut.
    • Aldatzen saiatzeko eskubidea dut.
    • Iritziz aldatzeko eskubidea dut.
    • Laguntza edo babes emozionala eskatzeko eskubidea dut.
    • Besteek nigan duten itxaropena ez betetzeko eskubidea dut.
    • Besteen arazoez ez arduratzeko eskubidea dut.
    • Bakarrik egoteko eskubidea dut.
    • Ez dut denen atseginekoa izan beharrik.

Asertibitatearen garapenak funtsezko bi alderdi ditu: pentsaera aldatzea, batetik, eta portaera asertiboak praktikatzea, bestetik. Pentsaera aldatzeari esker, pentsamendu automatikoak, irrazionalak eta ezkorrak ordezkatzen ditugu  pentsamendu kontziente, arrazional eta baikorrekin. Eta portaera asertiboen praktika lotua dago norbere iritziak, interesak eta eskubideak era sinplean adieraztearekin, besteen espazioan sartu gabe. Hona hemen asertibitatearen treetasun sozial hori garatzeko pauso batzuk.

  • Pentsaera aldatzea. Pentsamendu desitxuratuak.
    • ERREALISTAK EZ diren desirak eta itxaropenak (esaterako, denen atseginekoa izatea desio dut, mundu guztiak ni ontzat ematea).
    • Erreakzio ezkor HANPATUAK edo FATALISMOA (esaterako, ezetz esaten badiot, ondorioak latzak izango dira).
    • BABESGABETASUNA (esaterako, amore ematea beste erremediorik).
    • Beti jarri behar dira besteen beharrak norbereen aurretik.
    • Lotsagarria da hutsegiteak egitea.
    • Iritzi desberdinak norberarentzat gorde behar dira.
    • Beti jokatu behar da era logikoan eta ondorioak aintzat harturik.
    • Malgua izan behar da eta beti egokitu.
    • Diren baino okerragoak izan daitezke gauzak.
    • Hobe da arazoak besteei ez kontatzea.
    • Ez da denborarik galarazi behar besteei norbere arazoak kontatzen.

Ariketa 1.9 - Zure asertibitatea lantzen du

Zure asertibitatea lantzea proposatzen dizugu berregituratze kognitiboko teknikak erabiliz, zure autoafirmazioa erakustea eragozten dizuten pentsamenduak maneiatzen lagunduko dizutenak.

Deskargatu ariketa

Ariketa 10 - Asertibitatea gizarte-egoeretan

Ebaluatu zure asertibitatea egoera sozialetan, eta adierazi zenbateraino deskribatzen dizkizuten baieztapen horiek.

Bete galdetegia