02
Elikadura osasungarri eta jasangarri baten aldeko pasioa

Sasoian sasoiko elikagaiak
Elikadura osasungarria eta jasangarria egiteko, funtsezkoa da sasoian sasoiko produktuak hautatzea, hau da, bere unerik optimoenean hartuak eta harrapatuak izan direnak.
Sasoian sasoiko produktuak onak dira:
- Gure osasunerako, elikagarriagoak baitira (bitamina eta mineral gehiago dituzte).
- Gure sakelarako, gehiago izaten baita, eta horrexegatik merkeago egoten dira.
- Gure zentzumenetarako, zeren eta ezaugarri organoleptikorik onenetan egoten dira, zaporetsuagoak izaten dira eta usain, kolore eta testura hobeak izaten dituzte.
- Gure ingurunerako, batez ere tokian tokiko produktuak badira; babestu egiten dituzte landa ingurunea, bioaniztasuna, garapen ekonomiko eta soziala eta ondare kultural eta gastronomikoa.
Irudia

Hona hemen, fruten, berduren, arrainen eta itsaskien egutegiak; horien bidez, jakingo duzu zein den elikagai bakoitza kontsumitzeko garairik onena.
Ariketa 2.5 - Badakizu jaten dituzun elikagaiak sasoikoak diren?
Idatzi etxean dituzun fruta, barazki, arrain eta itsaski freskoak, eta begiratu sasoikoak diren.
Deskargatu ariketa