José M. Ordovás doktorearen gutuna
Nutrizio eta Genomikako laborategia zuzentzen du Tuftseko Unibertsitatean (USDA-Human Nutrition Research Center on Aging, Boston, AEB) eta IMDA Elikadura arloko Ikasketa Aurreratuen Madrilgo Institutuko zuzendaria da
iztanleriaren piramideak biztanleria nola banatua dagoen irudikatzen du, adinaren eta sexuaren arabera. Grafiko horretan, hiru faktorek eragiten dute, heriotzak, ugalkortausnak eta migrazioak. Piramide esaten diogu; izan ere, gizakiaren historia guztian, une jakin batean adinaren banaketak irudi arkitektoniko hori ematen zuen, hots, oinarri zabal bat mehartzen zihoana adinaren luzera maximora heldu arte. Gaurko egunean, gero eta gehiago bizi garenez eta gero eta gutxiago ugaltzen garenez, biztanleriaren piramidea eboluzionatu egin da herrialde garatuetan, eta Egiptoko piramide klasikoaren irudia beharrean Moskuko San Basilio katedralaren erraboil itxurako kupula irudikatzen du orain, oinarri estua eta biztanleriaren gehiengoa erdialde horretan. Azken batean, mundua zahartzen ari dela erakusten du horrek.
Ez dakigu gizakia zenbat bizi daitekeen; ikertzaile batzuek diote dagoeneko heldu garela mugara, eta 115 urte ingurukoa dela; beste batzuek ez dute mugarik jartzen,
eta iradokitzen dute etorkizuneko aurrerapen teknologiko eta medikoekin kasik betierekoak ere izan gaitezkeela. Kontuak kontu, bizi garen bitartean, kopuruari ez ezik,
kalitateari ere begiratu behar zaio, eta gaur egun horretan jarri behar dugu indarra.
Munduko zenbait eskualdetan, dagoeneko agertzen zaigu etorkizuneko ikusmira hori; ehun urtetik gora bizi diren gizarteak dira. Eskualde urdinak esaten zaie, eta honako hauek dira: Okinawa (Japonia); Sardinia (Italia); Nicoya (Costa Rica); Ikaria (Grecia); eta Zazpigarren Eguneko Adbentistak Loma Lindan, Kalifornia (Estatu batuak). Eskualde horietan, biztanleak gehiago bizi bakarrik ez, sanoago eta hortaz hobeto bizi dira. Urteetan jardun dira luzetasun eta osasun horren sekretua non dagoen bilatzen. Batzuek genetika dela diote, eta, jakina baietz, herentzia genetiko onak gehiago bizitzen laguntzen du. Beste batzuek eremu horietako elikadura berezi eta erdi mirakuluzkoari egozten diote, baina kontua da ez dagoela sekretu bat eta bakarra, baizik eta ageriko sekretu zenbait, zeinak bat datozen toki guztietan:
- Jarduera fisikoa maiz egitea,
- Estresa gutxitzea,
- Bizitzeko motibo bat izatea,
- Tokian tokiko eta sasoian sasoiko janaria kontsumitzea, neurrian,
- B izimodu sozial aktibo bat izatea, eta
- Familia lotura indartsuak izatea.
Laburbilduz, “bizitzeko pasio hori” pausoz pauso xehetu dugu obra zoragarri honetan, eta irakurleak teoria bezainbat praktika aurkituko du, ez bakarrik gehiago bizitze-
ko, baita hobeto eta zoriontsuago bizitzeko ere. Izan ere, horrela, ongizate pertsonalaren alde ez ezik, gure ingurukoen eta gizarte globalaren alde egingo dugu.