Hobetzeko pasioa

Hau da zure erronka pertsonalei heltzeko unea
Espero dugu gida honetan zer edo zer berria ikasiko zenuela, konturatuko zinela zure ohitura on batzuekin eta hobetu beharreko beste batzuekin. Orain, iritsi da unea erronka pertsonalak planteatu eta erdiesteko.
Zure pentsame duak, sinesmenak, portaerak eta ohiturak garunean itsatsita daude, eta ez da erraza horiek aldatzea. Dena den, ez dizugu eskatzen derrigorrez aldatzeko. Aitzitik, gonbidatu egiten zaitugu zure bizitzan ohitura sorta berri bat hartzera zeure buruari helburu gisa jartzen diozuna lor dezazun.
Gida honetako ariketak berrikusten badituzu, ziur elikagaiekin, zure jarduera fisiko, mental eta/edo sozialaren mailarekin eta zure oreka psikiko eta emozionalarekin zerikusia duten erronkak aurkituko dituzula. Esan dugu aurretik ere bizimodu osasungarria egiten ikas daitekeela musika tresna bat jotzen edo margotzen ikasten den bezalaxe. Entrenatzen bazara, oso ona izan zaitezke zeure burua zaintzen.
Alabaina, konturatzen gara ohitura horiek hartzea ez dela erraza, eta are zailagoa dela ohiturei eustea. Horregatik, hemen duzu metodo bat, lagunduko dizuna zeure buruari erronkak jartzen eta horiek betetzen. Gainera, bizitzako ohiturekin zerikusia duten erronkak egingo ditugunez, oso garrantzitsua da horiek lortzean ohiturak errepikatzen jarraitzea zure eguneroko bihurtu arte. Horretarako, borondatea, motibazioa eta konstantzia beharko dituzu. Izan kon- fiantza zeure buruarekin; gai zara zeure jarreren gaineko erabakiak hartzeko eta ohitura berriak hartzeko.

Ariketa 5.1 a - ERRONKA pertsonalen ZERRENDA
Zure bizitza hobetzea helburu duten eta gida honetan landutako gaiekin zerikusia duten ERRONKA pertsonalen ZERRENDA bat egitea proposatzen dizugu.
Deskargatu ariketaEgiaztatu nahi baduzu ea zure erronka egokia den, hona hemen bost irizpide, SMART metodoan oinarrituta (ingelesezko akronimo bat da, hitz hauek adierazten dituena: specific, measurable, achievable, relevant eta time-bound). Zure erronkak honelakoa izan behar luke:
- Zehatza (specific).
Hau esaten baduzu: “Argaldu egin nahi dut”, ez da hau esatea bezain zehatza: “Sanoago jaten ikasi nahi dut, eta ariketak egin nahi ditut maiztasunez, osasungarria izango zaidan pisua lortzeko. Horrela hobeto ikusiko dut neure burua, eta kanpotik bezala zainduko dut barrutik”. - Neurgarria (measurable). Erronka neurtu egin badezakezu, kontrolatu ahalko duzu. Hala, lorturiko arrakasten adierazle objektiboak izango dituzu. Aurreko adibide berari jarraituta, honela esaten baduzu: “Osasuntsuago jan nahi dut pisua galtzeko”, ez da honako hau bezain neurgarria: “Ikasi nahi dut gehien komeni zaizkidan elikagaiak eta platerak aukeratzen, eta hala pixkanaka baina etengabe pisua galtzea lortu nahi dut, 0,5 eta 1 kg astean, nire adinari dagokion pisu eta gorpuzkera osasungarriak erdiesteko”.
- Irisgarria (achievable). Ez izan handinahiegia, eta aukeratu lor dezakezula uste duzun hori. Komeni da hasieran helburu errazak jartzea. Adibidez, 15 kg galdu nahi badituzu hilabete bakarrean, zaila izango zaizu lortzea, eta, ga inera, ez da batere osasungarria izango. Baina dietista-nutrizionista batengana joaten bazara, eta haren laguntzarekin 10 kg 5 hilabetean galtzeko planteamendua egiten baduzu, eta ondoren horri eusteko plan bat, lortzeko moduko helburu bat jartzen ariko zara.
- Esanguratsua (relevant). Zure bizitzarako esanguratsua izan behar du. Zeure itxura fisikoa kilo batzuk gehiagorekin gogokoago baduzu, osasun ona baduzu eta ez baduzu argaldu nahi, aurreko adibideak ez du zentzu handirik. Kontua bada sano egon nahi duzula, beharbada hobe izango duzu ohitura deitetiko osasungarriak hartzea, eta sedentarismoa saihestea zeure posibilitateetan sartzen den jarduera fisikoa eginez.
- Denbora jakin baten barnean (time-bound). Oso garrantzitsua da zure erronkari hasierako eta amaierako datak
ipintzea. Esanez gero: “Ikasi nahi dut gehien komeni zaizkidan elikagaiak eta platerak aukeratzen, eta hala pixkanaka eta era konstantean pisua galtzea lortu nahi dut (astean 0,5 eta 1 kg artean), pisu osasungarri bat erdietsi arte”. Hor ez dago denbora jakinik. Alabaina, hau esaten baduzu: “Datorren asteartean, ordua dut dietista-nutrizionista batekin, eta, era osasungarriago batez jaten erakutsi ez ezik, astean 0,5 eta 1 kg galtzen lagunduko dit, nire adinari eta gorpuzkerari dagokion pisu osasungarri bat erdietsi arte 5 hilabetez”. Horrela askoz garbiago gelditzen da kontua.
Ariketa 5.2 - Planifikatu eman beharreko pausoak
Pentsatu nola ospatuko duzun zure erronka pertsonala lortu izana, eta kokatu zeure burua ospakizun horren ondorengo egunean.
Deskargatu ariketaHemendik gutxira, zure erronkaren bat lortu izanaz gozatzen ariko zara. Zure zerrendako lehena edo beste bat. Aurrerantzean erronka gehiago zehaztu eta bete ahalko dituzu; horrela, konfiantza hartuko duzu, eta pasioz biziko zara.
Pasioak bihotzaren bidaiak dira (Paul Morand, frantziar diplomatikoa eta idazlea).
Bidaia on zeure baitarantz! Goza ezazu bidean!