Skip to main content
02

Elikadura osasungarri eta jasangarri baten aldeko pasioa

Elikadura osasungarri eta jasangarri baten aldeko pasioa :: Errezetak: gosari-askarietarako iradokizunak

Errezetak: gosari-askarietarako iradokizunak

Atal honetan gosaritarako eta askaritarako errezetak aurkituko dituzu. Errezeta horiek EROSKIren webgunean daude, baita EROSKIren Ekilibriarenean ere. Horietako bakoitzean hau adierazten da: zenbat lagunentzako kopuruak diren, zailtasuna, prestatzeko behar den denbora, EROSKI markako produktuen eta beste marka batzuetakoen gutxi gorabeherako prezioa, iruzkin dietetiko bat, nutrizio arloko semaforoa eta Nutri-Score. Prezioak kalkulatzeko, EROSKIk 2019ko maiatzean argitaratu dituenak hartu ditugu. Nutrizio arloko edukia DIAL 2.12 softwarearekin kalkulatua dago, eta, jan beharreko kopurua kalkulatzeko, berriz, Europako Batasunak ezartzen dituenak hartu dira erreferentzia gisa (UE 1169/2011 Araudia). Nutrizio arloko semaforoa eta Nutri-Score interpretatzeko, gomendatzen dizugu 2.3 Elikagaien etiketak atala berrikustea.

Fruta mazedonia jogurtarekin

Macedonia de frutas con yogur

Osagaiak

4 jogurt natural
udare bat
sagar bat
2 banana
2 mandarina
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 30 minutu baino gutxiago

NUTRI-SCORE

Irudia
Nutri Score A

Semaforo nutrizionala

Irudia
macedonia

Lantzea

Lehenik, zuritu fruituak. Moztu udareak eta sagarrak laukitxotan eta banana xerratan. Mandarinen azala edo laranja txikiena erditik zatitu. Fruta moztuta dugunean, bol batean nahasiko ditugu limoi zuku pixka batekin; zaporea ematen dio eta iluntzea eragozten. Jogurt naturalak 4 kopa edo katilutan banatuko ditugu. Zerbitzatu aurretik bota fruitu freskoen mazedonia ontzien gainaldean.

Iruzkin dietetikoa

Nahiz eta errezeta honek azukre asko izan, komeni da gogoraraztea azukre horiek berez dituela fruta freskoak; hortaz, ez dira kaltegarriak gure osasunerako. Prestakin hori egokitu egin dezakegu sasoian sasoiko frutak erabilita.

Jogurta fruitu lehorrekin eta olo malutekin

Yogur con frutos secos y copos de avena

Osagaiak

Litro bat jogurt natural (8 jogurt)
140 g fruitu lehor
100 g olo maluta
50 g mahaspasa
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 5-10 minutu

NUTRI-SCORE

Irudia
Nutri Score B

Semaforo nutrizionala

Irudia
score

Lantzea

Bi jogurt botako ditugu ontzi batera, eta ongi nahasiko ditugu. Fruitu lehorrak zapaldu eta mahaspasak birrinduko ditugu; olo malutekin nahasiko dugu, eta jogurta erantsi.

Iruzkin dietetikoa

Errezeta erraz honek balio biologiko handiko proteinak ematen dizkigu, baita azukre naturalak (jogurtarenak eta mahaspasenak), bitaminak eta mineralak ere. Gantza neurrian jan behar baduzu, jogurt osoak gaingabetuekin ordezka ditzakezu.

Kiwi, udare eta banana smoothiea, espinakekin

Smoothie de kiwi, pera y plátano, con espinacas

Osagaiak

400 g kiwi
150 g espinaka fresko
400 g udare urtsu
2 banana
100 ml ur/izotz
20 ml limoi zuku
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 5-10 minutos

NUTRI-SCORE

Irudia
Nutri Score B

Semaforo nutrizionala

Irudia
score

Lantzea

Garbitu espinaka hostoak. Zuritu eta puskatu udareak (zuritu gabe ere bota ditzakegu, azala garbituta), kiwiak eta bananak. Jarri frutak eta espinakak, urarekin edo izotzarekin eta jogurt naturalarekin batean, erantsi limoi ura, eta birrindu guztia harik eta testura krematsu bat lortzen dugun arte. Egin berria zerbitzatuko dugu, lastotxo batekin eta fruta zati batzuekin lagunduta.

Iruzkin dietetikoa

Frutaz eginiko irabiakiek egarri gutxiago kentzen dute fruta osorik janda baino, ez dugulako murtxikatzen; horregatik, kopuru handiagoa har dezakegu denbora berean. Nutri-Scoren ura da edari bakarra A duena, eta, fruta duen edari baten kasuan, frutaduna izanagatik ere, errezeta hori B da NutriScoren, gainerakoan, irabiakiak dira fruta hartzeko modurik onena, likuatuak edo zukuak baino hobeak, elikagaiaren matrizea osorik aprobetxatzen delako (ez da zuntzik galtzen). Alternatiba ona dira gosaritako ohiko zukuarena, fruta osorik jateko gogorik ez dugunean.

Banana irabiakia fruitu lehorrekin

Batido de plátanos con frutos secos

Osagaiak

200 g banana zuritu
400 ml esne erdigaingabetu edo oso
20 g sesamo txigortu
lima bat
50 g hur txigortu
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 30 minutu baino gutxiago

NUTRI-SCORE

Irudia
Nutri Score A

Semaforo nutrizionala

Irudia
score

Lantzea

Bananak zuritu, eta xerra batzuk gordeko ditugu apaintzeko. Platanoaren gainerakoa zuriturik birrinduko dugu, esnearekin batera, sesamo txigortutik koilarakada pare bat botata, lima erdi baten zukua eta koilarakada bat hur txigortu. Irabiatzeko edalontzi luze batean egingo dugu nahastea, krematsua gelditzen den arte. Irabiakia hotzean zerbitzatuko dugu kopa batean, eta bananaren brotxeta batzuekin apainduko dugu. Gomendagarria da esnea hotz-hotza egotea irabiaki freskagarri natural bat lortuko badugu..

Iruzkin dietetikoa

Fruta irabiatua zukua baino osasungarriagoa bada ere, fruta osoak baino gutxiago asetzen du (ez dugulako murtxikatzen). Ez baditugu kopuruak ongi kontrolatzen, erraza da gehiegi edo kopuru handiegietan hartzea otordu bakar batean.

Arroz krematsu gozoa mahaspasekin eta aranekin

Cremoso arroz dulce con uvas pasas y ciruelas

Osagaiak

600 ml esne
50 g arroz
20 g mahaspasa
300 g aran
limoi erdi baten azala
kanela zotz bat
kanela ehoa
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 50 minutu - ordu 1

NUTRI-SCORE

Irudia
Nutri Score A

Semaforo nutrizionala

Irudia
score

Lantzea

Kazola batean, nahasiko ditugu esnea, limoi azala, kanela zotza eta arroza. Nahasi dena ongi-ongi zurezko espatula batekin, eta su eztian egosiko dugu 45 minutuz. Egosaldiaren erdialdera, mahaspasak eta arana zuritu eta hezurrik gabeak botako ditugu puskatan, eta egosten segi dezala, tarteka nahasiz, krematsua gelditzen den arte. Arroz krematsua egina dagoenean, limoi azala eta kanela zotza aterako ditugu, eta hoztera utzi; bol indibidualetan aterako dugu kanela hautsa gainetik botata.

Iruzkin dietetikoa

Errezeta honek azukre kopuru handia du (18g), baina azukre horiek berez dituzte mahaspasek eta aran onduek. Fruta lehortuak eta deshidratatuak eta fruta helduak oso erabilgarriak dira azukre erantsiak ordezkatzeko eta haren eragin kaltegarriak saihesteko.

Kakao esnea, olo malutak, fruitu lehorrak eta sagarra

Leche con cacao, copos de avena, frutos secos y manzana

Osagaiak

800 ml esne
40 g kakao puru disolbagarria
100 g olo maluta
100 g fruitu lehor
2 sagar
kanela ehoa (aukerakoa, norberak nahi adina)
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 30 minutu baino gutxiago

NUTRI-SCORE

Irudia
Nutri Score A

Semaforo nutrizionala

Irudia
score

Lantzea

Ongi garbitu sagarrak, eta moztu. Nahasi bol batean fruitu lehor birrinduak, olo malutak eta sagar zatiak. Berotu esnea; bota kakao purua eta ongiongi disolbatu. Lau katilutara botako dugu esnea, eta, ondoren, olo malutak, fruitu lehorrak eta sagarrak banatuko ditugu.

Iruzkin dietetikoa

Errezeta honek gosari osasungarri batean hartzea gomendatzen diren talde guztietako elikagaiak ditu (esnekiak, zerealak eta fruta freskoa). Nutrizioaren gaineko semaforoan ikus dezakegunez, gantz asko du, baina elikagai iturri osasungarrietakoak dira, hala nola fruitu lehorrenak eta esnekienak. Komeni da kakao hautsa kakao ehuneko handikoa eta azukre gehigarri gutxikoa izatea. Murtxikatzeko arazoak baldin baditugu, fruitu lehorrak birrindu edo eho egin daitezke; horrela, ez diegu haiei uko egin beharrik izango.

Ogi txigorkia tomate naturalarekin, oliba olioarekin eta arrautza hutsez egindako tortilla

Tostada de pan con tomate natural, aceite de oliva y tortilla francesa

Osagaiak

Bihi osoko ogi txigortua, 125 g edo 4 xerra
2 tomate
4 arrautza
30 g mahaspasa, hazirik gabe
baratxuri ale 1
20 g pistatxo
6 g almendra txigortu (6 almendra)
40 ml oliba olio
gatx pixka bat
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 30 minutu baino guxtiago

NUTRI-SCORE

Irudia
Nutri Score A

Semaforo nutrizionala

Irudia
score

Lantzea

Arrautzak irabiatu, eta 4 tortilla egingo ditugu zartagian, oliba olio tanta batekin. Loditzen hasten denean behar duen gatza botako diogu, eta irauli egingo dugu. Ondoren, zartagitik atera, eta epeltzen utziko dugu. Tortillak zerrendetan zatitu, eta tomate xerren gainean ipiniko ditugu. Ertzetatik sobran dagoena moztuko dugu, berdintzeko, eta ogi biribil txigortu batean zerbitzatuko dugu. Olioa eta gatza botako dizkiogu eta baratxuri birrinak gainetik, mahaspasekin eta pistatxo eta almendra zatituekin batera.

Iruzkin dietetikoa

Errezeta honek kopuru handitan ditu proteinak, karbohidratoak eta mineralak. Nutrizio Arloko Semaforoak gantz ehuneko handi bat nabarmentzen du, arrautzatik eta oliba oliotik datorrena. Gantz hori ez da kaltegarria osasunerako, kopuru egokietan jaten badugu.

Ogi txigortua tomatearekin eta belar finekin

Tostada de pan con tomate y finas hierbas

Osagaiak

Herriko ogia , 250 g edo 8 xerra
3 tomate
10 ml oliba olioa
piper ehoa
oreganoa
Albahaka
gatz pixka bat
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 10-15 minutu

NUTRI-SCORE

Irudia
Nutri Score A

Semaforo nutrizionala

Irudia
score

Lantzea

Ogi xerrei olioa, tomatea eta belar finak ipiniko dizkiogu. Gatz pixka bat gehitu eta labean gorrituko ditugu. Ogia txigortu denean, labetik atera eta epelak jan.

Iruzkin dietetikoa

Bihi osoko ogiak karbohidrato konplexu ugari ditu, eta zuntz dietetikoa, bitaminak, mineralak eta osagai fitokimikoak (substantzia kimiko batzuk, mantenugaitzat hartzen direnak eta osasunerako onak direnak). Belar usaintsuek elikagaien zaporea indartzen dute; hortaz, gatza botatzea aukerakoa da. Gainera, errezeta honek oliba olioa du, lagun bikaina bihotzhodietako gaixotasunei aurre egiteko.

Gazta freskoa kiwiarekin eta pistatxo txigortuekin

Kiwi y queso

Osagaiak

Burgos erako gazta freskoa, 200 g
4 kiwi
100 g pistatxo zuritu
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 30 minutu baino gutxiago

NUTRI-SCORE

Irudia
Nutri Score A

Semaforo nutrizionala

Irudia
score

Lantzea

Zuritu kiwiak eta zatitu bolatxo txikietan. Zatitu pistatxoak eta erregosi zartagin batean arin-arin txigortu arte. Edalontzi batean edo katilu erako ontzi batean, jarri gazta (zatituta edo irabiatuta), eta, gainetik, erantsi kiwi bolatxoak eta pistatxo epelak.

Iruzkin dietetikoa

Burgos erako gazta freskoak ur asko du, eta proteina, bitamina eta mineral asko ematen dizkigu. Pistatxoak eta kiwia ere bitamina eta mineral iturri onak dira. Nutrizio Arloko Semaforoan, gantz kopurua horiz ageri da; alabaina, komeni da gogoraraztea gantz hori berezkoak dutela nola gaztak hala fruitu lehorrek, eta ez direla kaltegarriak osasunerako

Laranjak kanelarekin

Naranjas con canela

Osagaiak

5 laranja
50 ml laranja zuku
50 ml lima edo limoi zuku
kanela ehoa
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 5-10 minutu

NUTRI-SCORE

Irudia
Nutri Score A

Semaforo nutrizionala

Irudia
score

Lantzea

Zuritu bat ez beste laranja guztiak. Azal zuria kendu, eta xerra mehetan moztuko dugu. Moztutakoan laranjek bota duten zukua bilduko dugu ontzi batera, eta gordeta dugun laranja zukua gehituko diogu, kanelarekin eta lima edo limoi zukuarekin batera. Laranjak erretilu batean jarriko ditugu, eta nahastea botako diegu gainetik, aurretik ongi-ongi nahasita. Hozkailuan edukiko dugu ordu erdiz zerbitzatu aurretik.

Iruzkin dietetikoa

Kanelak, beste espezie batzuek bezala, plateraren zaporea indartzen du, eta erakargarritasuna ematen dio azukrerik erantsi gabe. Errezeta honekin, fruta osoa beste era batera jan dezakegu, bere mantenugai guztiak aprobetxatuta. Frutaren zuntzak onura asko ditu; besteak beste: hesteetako igarotze prozesuan laguntzen du, asegarria da eta hesteetako flora hobetzen du.

Magdalenak ahabiekin irinik eta azukrerik gabe

Magdalenas con arándanos sin harinas ni azúcares

Osagaiak

400 g garbantzu egosi
125 g datil hezurrik gabe
3 arrautza
50 g olo maluta
5 koilarakada oliba olio birjina estra
koilarakadatxo bat banilla estraktu
legamia zorro bat
70 g ahabi
Anoak: 8
Zailtasuna:
Lantzea 30-40 minutu

NUTRI-SCORE

Irudia
Nutri Score A

Semaforo nutrizionala

Irudia
score

Lantzea

Datilak baso batean ipiniko ditugu, ur txorrotada batekin (estali gabe), eta mikrouhinean ipiniko ditugu indar betean 4 minutuz. Ura kendu. Ongi irabiatuko ditugu garbantzu egosiak. Gainerako osagaiak gehituko ditugu, ahabiak ez beste, eta berriz irabiatu ongi-ongi. Ahabiak bota, eta ongi banatuko ditugu ore guztian. Aurrez koipeztatuko ditugun magdalena-moldeak bete, eta labean sartuko dugu 200 gradura 20 minutuz. Ongi eginak daudela egiaztatuko dugu; labetik atera, eta grisela batean utziko ditugu hozten.

Iruzkin dietetikoa

Errezeta hau magdalena komertzialen alternatiba da; haren alde ona da ez duela azukre erantsirik eta irin findurik, eta horrek osasungarriagoa bilakatzen du. Lekaleak hartzeko beste era bat da. Ahabien ordez, erabil daitezke beste baia edo fruta lehortu batzuk.

Fruituz eta oloz egindako gailletak

Galletas de fruta y avena

Osagaiak

2200 g sagar edo banana ondu
80 g olo maluta
50 g almendra natural
koilarakadatxo bat kanela eho
gatz pittin bat
Anoak: 8
Zailtasuna:
Lantzea 30-40 minutu

NUTRI-SCORE

Irudia
Nutri Score A

Semaforo nutrizionala

Irudia
score

Lantzea

Hanana pure egingo dugu sardexka batekin, edo sagarra irabiatu edo konpota eran egin. Nahasi ongi-ongi purea eta olo malutak, kanela ehoa eta gatza. Gehitu almendra xehetuak eta nahasi ongi. Berotu labea 180 gradura, eta ipini paper egoki bat erretilu batean. Ore koilarakadekin galleta ez oso lodiak egingo ditugu; beharrezkoa bada, leundu orearen testura, gehitu fruitua baldin lehorra badago, edo olo malutak baldin biguna badago. Eduki labean 10 minutu, gogortu eta gorritu arte. Hozten utziko ditugu grisela batean hezetasuna kanpora dezaten eta bigunak geldi ez daitezen.

Iruzkin dietetikoa

Errezeta hau galleta industrialen alternatiba osasungarria da. Nutrizio arloko datuak platanoarekin egindako galletarenak dira. Gantzak, berriz almendrarenak eta oloarenak; hortaz, onak dira osasunerako; eta azukrea berezkoa du fruta helduak.

Izokin ketuaren xerra ahuakatearekin

Tosta de salmón ahumado con aguacate

Osagaiak

150 g izokin ketu
ahuakate heldu 1
100 g cherry tomate
50 g errukula eta askotariko letxugak
bihi osoko txapata ogia, 200 g
30 ml oliba olio estra birjina
10 ml lima zuku
gatz pixka bat
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 5 minutu baino gutxiago

NUTRI-SCORE

Irudia
Nutri Score A

Semaforo nutrizionala

Irudia
score

Lantzea

Ahuakate heldua zuritu, eta xerra mehetan moztuko dugu. Txapata erako ogiaren xerrak pixka bat txigortu, eta tomatea igurtziko diogu, oliba txorrotadatxo batekin, eta gainetik ipiniko diogu ahuakatea. Ogiaren eta ahuakataren gainean izokin ketuaren xerrak jarriko ditugu, eta errukula hostoak eta letxuga askotarikoak, baita tomatea igurztean gelditu den mami hondarra ere. Zerbitzatzeko orduan, bota oliba olio haritxo bat, gatza eta lima zuku tanta batzuk.

Iruzkin dietetikoa

Izokina arrain gantzatsua edo urdina da, balio biologiko handiko proteinak eta omega-3 gantzak dituena. Baina ketua dagoenez, gatz kopuru handia dauka; hortaz, neurrian jan beharra dago. Ahuakateak, berriz, gantz monosaturatugabe asko du, osasunerako ona dena, eta E bitamina ugarikoa da. Komeni da aintzat hartzea noiz den ahuakate sasoia (ekainetik urrira batez ere, baina aldatzen da aldaera batetik bestera).

Jogurt eta gerezi izozkia

Helado de yogur y cerezas

Osagaiak

Greziar erako jogurta, 250 g
50 ml esne oso
2 arrautza gorringo
280 g gerezi
banilla pixka bat
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea 2 ordu baino gehiago

NUTRI-SCORE

Irudia
Nutri Score B

Semaforo nutrizionala

Irudia
score

Lantzea

Esnea berotuko dugu banilla pixka batekin. Irakin ondoren, hoztera utziko dugu. Aparteko ontzi batean, irabiatu jogurta gorringoekin. Pixkanaka gehituko diogu esne lurrindua salda homogeneo bat lortu arte. Nahastea ontzi egoki batera aldatu, eta izoztu egingo dugu. Garrantzitsua da noizbehinka nahastea, gogortu ez dadin, izozkiaren sendotasuna har dezan, 5 orduz. Gerezi batzuk zatitu eta izozkiari nahasiko dizkiogu izozten hasten denean eta gogortasun puntu bat duenean. Izozkia izoztu denean, berriz, poltsa batzuk atera, eta kopa zabaletan zerbitzatuko dugu gerezi fresko batzuekin lagunduta, zatitxo izoztu batzuk nahasita; ukitu berezia emango diogu hala.

Iruzkin dietetikoa

Errezeta honek kaloria, gantz eta azukre asko du; hortaz, noizbehinka hartzekoa da. Dena den, izozki komertziala baino osasungarriagoa da, ez baitu azukre erantsirik, eta dituen gantzak esnekiarenak eta arrautzarenak dira.