Ba al dakizu zer den “Dieta Mediterraneoa”? Bizimodu orekatu bat da, bere errezetekin eta janariak prestatzeko erarekin, eta ospakizun, ohitura, produktu tipiko eta giza jarduera askotarikoekin. UNESCOk, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak, aitorpena egina dio jateko eredu horri, eta gizateriaren ondare ez-materialaren zerrendan sartua du.
Bihotz-hodietako arriskua gutxitzea da dieta mediterraneoaren onuretako bat. Hona hemen Predimed testa, dieta mediterraneoari nolako atxikimendua diozun jakin nahi baduzu (Eskura dago hemen).