01
Ongizatearen, zoriontasunaren eta emozioen aldeko pasioa

Konpromisoa eta esperientzia optimoak
Noizbait gertatu al zaizu denbora konturatu gabean igaro izana? “Flow” edo fluxu esaten zaio, egoera emozional bat non gure arreta hain dagoen zerbaitetan finkatuta ezen konturatu ere ez baikara egiten gure inguruan gertatzen diren gauzekin.
- Jariorako baldintzak. Jariozko egoera bat gertatzeko, pentsatu gogoko duzun jarduera fisiko batean zeinetan trebezia apur bat duzun eta aldi berean erronka bat den zuretzat. Honako baldintzak hauek behar lirateke:
- Helmuga argiak: zailak baina heltzeko modukoak.
- Zeure buruak berehala erreakzionatzen du: berehala jasotzen duzu informazioa gaizki edo ongi ari ote zaren.
- Trebetasunaren eta erronkaren arteko oreka: jarduera zure aukeretara egokitzen da.
- Jarduera berez da gozagarri: berez duzu gogokoa, ez saririk edo goraipamenik jasotzen duzulako.
- Jarioak esperientzia pertsonalean dituen eraginak. Egin gogoeta nolako emaitzak dakartzan pentsaturiko jarduera fisiko hori praktikatzeak. Begiratu ea honako erreakzio hauetakoren bat izan duzun:
- Kontzentrazio eta arreta indartsuak.
- Baretasun sentimendua eta lotsa galtzen duzulako sentimendua.
- Denboragabetasuna: denboraren zentzu distortsionatua. Orainaldian hain zentratuta zaude ezen ez baitzara konturatzen denbora nola pasatzen den. Iruditzen zaizu edo oso laster edo oso mantso doala.
- Egoera eta emaitzak kontrolatzen dituzulako sentimendua.
- Premia fisikoen kontzientzia falta.
- Arreta osoa jardueran bertan doa.
Irudia

Hona hemen zenbait baieztapen esperientzia optimo berezi bat edo “flow” bat deskribatzen duena. Mesedez, kontu handiz irakurri.
- Nire kontzentrazioa arnasa bezalakoa da, ez dut hartan pentsatzen. Erabat ahazten naiz nire inguruan dagoenaz; telefonoak edo txirrinak jo lezake, eta ni ez konturatu. Pentsatzen jartzen naizenean, mundu osoa kanpoan geldituko balitz bezala da, eta bukatzean berriz sartzen utziko banie bezala.
- Egiten dudana besterik ez dut buruan. Erabat sartuta nago egiten ari naizen horretan.
- Ongi sentitzen naiz, ez dut minik eta ez dudala deus entzuten iruditzen zait. Guztiengandik urrun banengo bezala da. Nire arazoak ahazten ditut.
Ariketa 1.13 - Esperientzia optimoko jarduerak
Aurreko adibideen antzeko esperientzia bizi izan baduzu, adierazi zer jardueratan bizi izan duzun.
Deskargatu ariketa