Ongizatearen, zoriontasunaren eta emozioen aldeko pasioa

Nola egin aurre estresari
Zaharrentzat zenbait gertaera sistematiko azaltzen dira zeinetan pertsonak bereziki sentiberak bihurtu ohi diren, batez ere babes sozial aproposik ez badute eta beren baliabideak murriztuta badaude. Horrelakoetan, ohikoena da estresa sortzea. Dena den, komeni da gogoraraztea hori ez dela nahitaez gauza ezkorra bat.
Norbait arriskuan dagoenean, tentsio horrek berak zenbait mekanismo aktibatzen ditu organismoan arriskutsutzat hartzen denari aurre egiteko balio dutenak, paralizatuta gelditu gabe.
Estresaren alderdi onak:
- Baliagarria zaigu bizirik irauteko.
- Gure garunaren erreakzioa bizkortzen du; batez ere, funtzio kognitiboak eta erantzuteko gaitasuna.
- Immunitate sistema estimulatzen du.
- Izaera indartzen du.
Ariketa 1.11 - Estresaren aurrean erantzuteko dituzun moduak
Identifikatu nola erantzuten diozun estresari erabiltzen dituzun edo erabili dituzun aukerak markatuz.
Deskargatu ariketaAurretik, zure ongizatea eta gizarte harremanak hobetzeko pentsaera ereduak aldatzeri buruzko informazio zerbait irakurri duz. Orain, zure pentsaera nola moldatu azalduko dizugu estresa gutxitzeko. Estresa sumatzen dugunean gure emozioak, pentsamenduak eta portaerak nolakoak diren konturatzen bagara, datozen estres egoerei aurre egiteko prestatu ahalko gara.
Ariketa 1.12 - Estresa eragin dizun egoera
Idatzi estresa, antsietatea, kezka, ondoeza edo depresioa eragin dizkizun egoera bat.
Deskargatu ariketa